Erabilera anitzeko aretoa

Erabilera anitzeko aretoa

Eta herriak biziberritu eta gizarte-guneak garatu daitezen, herritarrentzako merkataritza, jolas eta trebakuntza-jarduerak egiteko 192 m2-ko erabilera anitzeko aretoa dugu. Bertan, merkatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzerkiak eta gure helburuak betetzeko beste edozein jarduera egin daitezke.

Erabilera arauak:

Erabilera araudi bat garatzen ari gara eta laster argitaratuko dugu.

Aretoaren erabilgarritasunaren berri izateko, Deierriko Ostatura deitu behar da:

Erabilera anitzeko aretoa

Jarduerak

Deierriko Ostatuaren helburuetako bat, herritarrentzako merkataritza, jolas eta trebakuntza-jarduerak sustatzea da, Deierriko eta Andia Mankomunitateko lurralde-eremuan herriak eta elkarbizitza biziberritzeko.