Deierriko OSTATUA

“Erabilera anitzeko udal-gunea”

Deierriko bihotzean

Ongi etorri

Deierriko Udalak, Aritzalako antzinako upategi kooperatiboaren eraikina birgaitzeko beharra ikusi zuen. Horrela, erabilera anitzeko udal-gune bat sortu du, DEIERRIKO OSTATUA izenekoa.

Helburua, herritarrak elkartzeko gune garrantzitsua izatea da, eta honekin batera, herritarrentzako merkataritza, jolas eta trebakuntza-jarduerak sustatzea, Deierrin bertan eta Andia Mankomunitatearen lurralde-eremuan herriak biziberritu eta gizarte guneak garatu daitezen.

Deierriko Ostatua exterior terraza
Deierriko Ostatua interior Bar Restaurante

Nor gara

Proiektu hau berrikuntza handia da Deierrirako, orain arte ez baita egon kontsumitzaile eta ekoizleen arteko konexio-gune komertzialik.

Kudeaketa "DEIERRIKO OSTATUA, SOZIETATE KOOPERATIBOA" ren bidez egingo da. Kontsumitzaile, erabiltzaile eta zerbitzuen sozietate kooperatiba integrala da, eta langile-bazkideak ditu, bai eta mistoak, irabazi-asmorik gabekoak zein gizarte-ekimenekoak ere, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen printzipioen mende daudenak.

Jarduerak

Deierriko Ostatuaren helburuetako bat, herritarrentzako merkataritza, jolas eta trebakuntza-jarduerak sustatzea da, Deierriko eta Andia Mankomunitateko lurralde-eremuan herriak eta elkarbizitza biziberritzeko.