Nor gara
Jatorria
Deierriko Udalak, Aritzalako antzinako upategi kooperatiboaren jabeak, eraikina birgaitzeko beharra ikusi zuen. Horrela, erabilera anitzeko udal-gune bat sortu du, DEIERRIKO OSTATUA izenekoa. Helburua, herritarrak elkartzeko gune garrantzitsua izatea da, eta honekin batera, herritarrentzako merkataritza, jolas eta trebakuntza-jarduerak sustatzea, Deierrin bertan eta Andia Mankomunitatearen lurralde-eremuan herriak biziberritu eta gizarte guneak garatu daitezen.
Martxan jarri zen lehenengo gauza eraikinaren beheko solairua izan zen, nekazaritzako elikagaien jarduerarako erabiltzen zena. Zehazki, “espigamiento” delakoan, berreskuratutako elikagaiak biltegiratzeko eta hautatzeko zentro bat sortu zen, BURUXKA “RECUPERACIÓN DEL ESPIGAMIENTO COMO VALOR SOCIAL Y AMBIENTAL” izeneko proiektuaren barruan. Deierriko Udalak bultzatu zuen proiektua, ekimenaren koordinatzaile eta lider gisa, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, IS-FOOD Institutuaren bitartez.


Tokiko merkataritza sustatzen dugu:
Beheko solairu honetan, soroan geratzen diren edo merkaturatze-katean sartzeko eskatzen diren baldintza estetikoak eta kalibre neurriak betetzen ez dituzten nekazaritza-produktuen biltegiratze, sailkatze eta kutxaratze-lanak egiten dira. Hauek berriz banatuko dira, Udalak aktiboki parte hartzen duen programaren barruan.
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeriotik jasotako laguntzei esker, eraikineko lehen solairurako proiektatutako obrak egin ahal izan ziren. Bertan, hiru zona bereizten dira. Denda-taberna izeneko gunea, tokiko elkarteentzako bulegoen gunea eta hirugarren gune bat, merkatu-ekintzetarako. Merkatura bideratutako areto handi bat aurreikusi da. Areto horrek tokiko produktuen erakusketa eta salmenta hartuko ditu etengabe, gutxienez hiru eremu bereizitan:
- Elikagaien gunea.
- Artisautza-gunea.
- Birziklatze-gunea eta bigarren eskuko produktuena.
Nor gara
Proiektu hau berrikuntza handia da Deierrirako, orain arte ez baita egon kontsumitzaile eta ekoizleen arteko konexio-gune komertzialik.
Kudeaketa, "DEIERRIKO OSTATUA”ren bidez egingo da. "DEIERRIKO OSTATUA, SOZIETATE KOOPERATIBOA", kontsumitzaile, erabiltzaile eta zerbitzuen sozietate kooperatiba integrala da, eta lan-bazkideak ditu, bai eta mistoak, irabazi-asmorik gabekoak zein gizarte-ekimenekoak ere, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen printzipioen mende daudenak.
Kooperatibaren ardatz nagusiak:
- Udal-merkatuaren sorrera
- Online salmenta-gunea
- Buruxka proiektuak bururatutako buruxka-lehengaien balioa handitzeko eta komunitate-lantegiko zerbitzua.
- Kontsumitzaile eta ekoizleen arteko konexio-zerbitzu digitalak.
- Ekonomia Zirkularrarekin lotutako beste jarduera batzuk.
- Ingurua sozialki eta kulturalki dinamizatzea.


Berau osatzen duten bazkide motak:
1. Kontsumoko bazkideak
2. Zerbitzuetako bazkideak
3. Bazkide laguntzaileak
4. Lan-bazkideak
5. Botodun alderdi sozialeko titularrak
Gaur egun kooperatiba honetako kide dira:
- DKT elkartea, kontsumo-bazkide nagusi gisa
- Zunbeltz elkartea, bazkide laguntzaile gisa
- Lan-bazkideak, denda-tabernako jarduerak burutzen dituztenak
- Deierriko Udala, botodun alderdi sozialen titular gisa
Lanean ari gara, eta prest gaude inguruko elkarteak, pertsonak eta profesionalak kooperatiban sar daitezen.


